Skip to main content
  • bulling-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu irudia
    Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Udalekin elkarlanean gurasotasun positiboan oinarritutako ‘TREBA Gurasoak’ eskaintza pedagogikoa jarri du abian. Bertan, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer garatzen dira.

    Zarautzen egingo den bigarren saioa Oteitza Lizeo Politeknikoan izango da eta herriko guraso guztientzako eskaintza da.

    Tailer hau bi egunekoa izango da, martxoaren 28an eta 31n, 18:00-20:00 bitartean.

     

  • Argazki galeria
    OTEITZAKO Lanbide Heziketako AZOKA

    Pasa den astean Oteitzan Lanbide Heziketako azoka ospatu dugu.
    Azoka honen helburua. 2. Batxilergoan dauden ikasleei gure Goi Mailako Zikloen berri ematea izan da, 2. ebaluazioan gure ikasleek egiten dituzten erronkak erakutsiz.
    Oteitzak Goi Mailako 4 Ziklo industrial eskaintzen ditu:
    Diseinua
    Mekatronika 
    Produkzioa
    Robotika 
    Ziklo hauek irteera profesional oso onak dituzten zikloak dira eta gure inguruan dauden enpresetan Praktikak eta Duala egiteko aukera bikaina ematen dutenak dira.

  • Argazki galeria
    LH Dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan langileen rola hobetzeari buruzko azterketa-proiektua.

    HETEL ikastetxeetan, Oteitza barne, ikasleen berrikuntza gaitasuna ETHAZI metodologiaren bidez lantzen da, besteak beste, lantaldeetan erronkak ebatziz lan egiten duen metodologiarekin.

    Ikerkuntza proiektu honekin, parte hartzen duten ikasle hauen gaitasunak Gipuzkoako enpresen lehiakortasunarekin lotu nahi ditugu, enpresetan dinamika berritzaileak sortuz.

    Aurtengo hau, bigarren edizioa dugu eta Oteitzatik bi ikasleek parte hartzen dute beraien Dualeko enpresekin.

  • Argazki galeria
    Oteitzako gazteak esku bat botatzen!!!

    Pasa den asteartean, otsailak 15, Oteitzako 1. mailako Ziklo honetako “Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak” ikasleak parte hartu zuten Iruñako “AYUDA CONTENEDORES” GKE/ONG-arekin.

    Zarautzen egon ziren, Udaletxeak emandako 238 bizikleta jasotzen. Aspalditik kalean utzitako bizikletak dira eta inork erreklamatu ez dituenak.

    Orain GKE honek konpondu eta behar dituzten herrialdetara bidaliko dituzte.

     

  • Argazki galeria
    Espezializazioko ikasleak KENDU enpresan.
    Pasaden astean, Mikel Atxaren eskutik Kendu ezagutzeko aukera izan genuen. Kendu, 1976 urtean sortua, bere historian zehar, bere fabrikazio-eskaintza apurka-apurka hedatu du material eta estaldura berriak sartuz, baita geometria eta teknologia berrien garapenarekin ere, horien artean material ezberdinetarako Abiadura Handiko Mekanizaziora zuzendutako gama (altzairua, aluminioa, titanioa, grafitoa, etab.) Horrela, mekanizazio soluzioak industria-sektore zorrotzenetarako eskaintzen ditu: aeronautika, moldeak eta trokelak, kirurgia, automobilgintza, etab. Eskerrik asko emandako azalpen guztiengatik!!!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00