Skip to main content
  • Espezializazioko ikasleak GKN DRIVELINE enpresan
    Espezializazioko ikasleak GKN DRIVELINE enpresan

    Aste honetan, urriak 28, ikasleak Zumaiako GKN Driveline lantokian izan dira.Automoziorako transmisio sistemen eta soluzioen munduko hornitzaile nagusia da.

  • Atzerrian hizkuntza beka
    Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekak

    Eusko Jaurlaritzak 2021-2022an atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko argitaratu duen diru laguntzen berri ematen dizuegu. Esteka honetan duzue deialdia (5406), bete beharreko baldintzak eta jarraitu beharreko pausoak. Irakurri arretaz baldintza hauek, mesedez.

    Hezkuntza.net ataritik eskaera guztia kudeatu zenezakete. Hemen duzue lotura: tramiteak.

  • Espezializazioko ikasleak Tknikan
    Espezializazioko ikasleak Tknikan

    Aste honetan, urriak 14, Espezializazioko ikasleak Tknikan izan dira.

    Bertan, Gorka Baqueriza teknikariak Alderantzizko Ingeniaritzan aplikatzeko teknologia erakutsi digu: HandyScan eskanerraren eta VX-Model eta VX-Inspect software-en aplikazioak. Guzti honekin, 3D inpresioko proiektu berriak eta desberdinak ikusi ditugu.

  •  Espezializazioko ikasleak PIXEL SISTEMASen
    Espezializazioko ikasleak PIXEL SISTEMASen

    Pasaden ostegunean, urriak 7, Elgoibarreko Pixel Sistemas lantokia bisitatu zuten Ezpezializazioko ikasleek.

    Bertan ikusitako teknologiak hauek izan ziren:

    • Gehikuntzako fabrikazioa plastikoan: Stratasys, FDM, PolyJet, P3, SAF eta SL teknologiak
    • Gehikuntzako fabrikazioa metalean material hauetan: kobrea, altzairu herdoilgaitza, kromo-molibdenorako altzairu erreminta, titanio aleazioa)

    Eskertu Itziar Goikoetxeari emandako azalpen guztiengatik!!!

     

  • HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA
    ZIRIMOLA-AISIOLA
    Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako Aisiola astialdiko hezitzaile eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Oteitzan 2021/2022 ikasturtean. Ikastaroa normalean ostiraletan izaten da, 15:30-20:30era. 5 orduko 30 saio dira.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00