Skip to main content
  • Argazki galeria
    Oraingo honetan Espezializazio ikasleak Alcorta Forging Group lantokian izan dira bisitan

    Bertan, Iñigo Loidik erakutsi zigun egiten duten produktu mota.

    Lanaren alderdi nagusiak automobilgintza-osagaien diseinua eta fabrikazioa da, hiru adarretan: car body, engine/power train eta exhaust system.

    Hemen dituzue adibide batzuk.

    Alcortan fabrikatutako piezak autorik onenetan erabiltzen dira, adibidez: Lamborghini, Land Rover, Nissan, BMW, Audi, Ferrari,  Jaguar...

  • gabonak
    Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

    Amets guztiak bete dakizkizuela!

     

     

     

     

  • Argazki galeria
    Aste honetan Espezializazioko ikasleak Fresmak lantokian izan dira:

    Fresmak ARNOLD-ek presio handiko mordazak fabrikatzen ditu. 

    Bisita, Josean Aierbek gidatu du eta hainbat arlo erakutsi digu: saiakuntzen laborategia, kimikako laborategia, tailerra, biltegi automatikoa, muntaia, pintura, mantenua, bulego teknikoak...

    Mota guztietako mordazak fabrikatzen dituzte: presio handiko mordazak, plaka estatiko auto-zentratzaileak, lotura adimenduna, lotura bereziak, zero puntu sistema... Eta sortu berria duten sektore aeronautikoari zuzendutako pieza konplexuetarako estutze-sistema kimiko-mekanikoa.

  • Aurten 1. Diseinuko ERIK ALDABALDETRECU, JUAN ARAOLAZA, CARLOS INCERA, OIER MARTINEZ eta IKER MORENOk “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” eskultura lehiaketan parte hartu dute eta eta 2.000 euroko saria jaso dute.
    TIK TAK

    Aurten 1. Diseinuko ERIK ALDABALDETRECU, JUAN ARAOLAZA, CARLOS INCERA, OIER MARTINEZ eta IKER MORENOk “Ekonomia Zirkularra Modelatzen” eskultura lehiaketan parte hartu dute eta eta 2.000 euroko saria jaso dute.

    Proiektu honen helburu gizartea eta ikasleak orokorrean sentsibilizatzea da, hondakinen sorrerari lotutako arazoa, honela hondakinen sorkuntza saihestu. Horretarako eskultura bat sortu dugu; gure eskultura harea-erloju bat da. Erloju mota hau martxan jartzen denean harea pasatzen da bere estutze-zulotik denbora bat neurtuz.

  • Argazki galeria
    ZarautzON/Asmoak saretzen

    Oteitza Lizeo Politeknikoan, eta Eneko Azkue Arkamurkako kidearen eskutik sorbeltzen migrazio eta txitatzea monitorizatuko duen habia adimendua egin dugu.

    Sorbeltzak geure artean txitatzen duten hegazti transahariar urbanoak dira eta gure etxe, eliza edota bestelako eraikinetako zirrikito eta zuloak erabili ohi dituzte euren habiak egin eta urtero txitak aurrera ateratzeko.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00