Pasar al contenido principal
  • Argazki galeria
    EUSKARALDIA

    Aste honetan, ostiralean egingo den Euskaraldiko aurkezpenera gonbidatuta zaudete!
    Ekitaldi zoragarria prestatu da!!!

  • ERRONKA 0
    ERRONKA 0 22-23 IKASTURTEA

    Oteitzaren helburuetako bat ikasleekin beraientzat ikaskuntza-testuinguru berria den ETekin HAndiko ZIkloetan (ETHAZI) lan egitea da.

    Hori lortzeko, ikasleek ikasturtean zehar erabiliko den ikaskuntza eredua ezagutu eta bizi behar dute (erronketan oinarrituta elkarlaneko ikaskuntza).

  • 2022/23 Ikasturteko beka deialdia IREKITA
    2022/23 Ikasturteko beka deialdia IREKITA

    2022/23 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (uztailaren 18tik irailaren 30a bitartean).
    Informazio guztia ESTEKA honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).
    Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).

  • Agenda 30 Zarauzko udalbatzarran
    ESKOLA AGENDA 2030

    Hemezortzi urte pasa dira Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen hasi ginenetik, egun Eskolako Agenda 2030ean bihurtu dena. Agenda berri honetan Garapen Jasangarrirako 17 Helburu finkatu dira eta, aurten, iazko helburu berdina landu dugu, 15. helburua hain zuzen ere: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala denez iaz basoak landu genituen bezala, oraingoan larreetan, zelaietan eta larreetako loreetan jarri dugu arreta.  

  • Argazki galeria
    EKIMAKER/STEAM

    Aurten, Ikastolen Elkarteak Ekimaker/STEAM egitasmoa martxan jarri du eta Azpeitiko Ikasberri Ikastola eta Zarauzko Oteitza Lizeo  Politeknikoko Ikastolak elkarlanean parte hartu dute. Lehen Hezkuntzako gazteek ideia sortu, DBHko ikasleek maketa bihurtu  eta Lanbide Heziketako ikasleek prototipoa lortu. Garbi dago gazte hauek Hezkuntza kooperatiboa, sormen pentsamendua eta ekintzailetasun gaitasunak landu dituztela, beti ere gure irakasle taldearen laguntzarekin!!!

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00