Pasar al contenido principal
  • Agenda 30 Zarauzko udalbatzarran
    ESKOLA AGENDA 2030

    Hemezortzi urte pasa dira Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen hasi ginenetik, egun Eskolako Agenda 2030ean bihurtu dena. Agenda berri honetan Garapen Jasangarrirako 17 Helburu finkatu dira eta, aurten, iazko helburu berdina landu dugu, 15. helburua hain zuzen ere: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala denez iaz basoak landu genituen bezala, oraingoan larreetan, zelaietan eta larreetako loreetan jarri dugu arreta.  

  • Argazki galeria
    EKIMAKER/STEAM

    Aurten, Ikastolen Elkarteak Ekimaker/STEAM egitasmoa martxan jarri du eta Azpeitiko Ikasberri Ikastola eta Zarauzko Oteitza Lizeo  Politeknikoko Ikastolak elkarlanean parte hartu dute. Lehen Hezkuntzako gazteek ideia sortu, DBHko ikasleek maketa bihurtu  eta Lanbide Heziketako ikasleek prototipoa lortu. Garbi dago gazte hauek Hezkuntza kooperatiboa, sormen pentsamendua eta ekintzailetasun gaitasunak landu dituztela, beti ere gure irakasle taldearen laguntzarekin!!!

  • Argazki galeria
    OTEITZA TEKNOPOLISEN

    Industriaren 4. iraultza enpresa txiki zein handietara iritsi da, eta aldaketa horrek eragin zuzena izan du Lanbide Heziketan. Ikasleek egoera eta ingurune berrietan lan egiteko gai izan behar dute eta Tknikak, Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroak, baliabide berritzaileak prestatzen ditu ikastetxe eta irakasleekin elkarlanean.Hau horrela izanda, gaurko saioan besteak beste, Oteitza Lizeo Politeknikoan egiten ari diren lana ezagutaraziko da.

  • Argazki galeria
    Lanbide Heziketa/PARKE EKITALDIA

    Pasa den ostiralean, martxoak 18, Zamudioko Parke Teknologikoan, LH/Parke Ekitaldia ospatu zen. Oteitzaren izenean gure ikaslea den Alazne Hoyosek parte hartu zuen bere esperientziak eta testigantza pertsonalak kontatuz.
    Gazteek lanbide teknikoekiko duten interesa piztea du helburu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetako puntako enpresak ezagututa eta oinarri teknologikoa duten enpresetako Lanbide Heziketari balioa emanda.

    Dagoeneko 6 edizio dira, eta Euskadiko LHko ikastetxeetako 4.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

     

  • bulling-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu irudia
    Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Udalekin elkarlanean gurasotasun positiboan oinarritutako ‘TREBA Gurasoak’ eskaintza pedagogikoa jarri du abian. Bertan, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer garatzen dira.

    Zarautzen egingo den bigarren saioa Oteitza Lizeo Politeknikoan izango da eta herriko guraso guztientzako eskaintza da.

    Tailer hau bi egunekoa izango da, martxoaren 28an eta 31n, 18:00-20:00 bitartean.

     

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00