Pasar al contenido principal
  • GP2 + GD2 ikasleak
    Produkzioaren Programazioa eta Diseinua proiektuaren moduluaren gauzatzea.

    Martxoaren 12an beste proiektu-modulu bati amaiera eman genion, diseinua-fabrikazioa baterako beste esperientzia bati.
    Aurtengo proiektua Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdiaren barruan kokatzen da, @DualizaBankia eta @FP_empresa enpresen laguntzarekin.
    Diseinua Zikloa duten @hetelFP zentroek KSB Itur enpresaren erronka bat jaso dute eta produkzio-prozesuaren zati bati irtenbidea ematen saiatu dira.

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
    JEGAN enpresan DUALa egiten ari den Jon Aiertza GFAko Proiektu batean parte hartzen ari da

    Oteitza Politeknikoan 2. mailako Diseinuan ikaslea den Jon Aiertzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu batean parte hartzen ari da. JEGAN enpresan DUALa egiten den bitartean hartuko du parte proiektu honetan.
    Zink-Zamaken injektatutako koladak askatzeko trokelaren hobekuntzan datza proiektu honek. Gaur egun produkzioan enpresan duten pieza batentzat molde eta trokel berri bat behar dute. Jonen proiektua trokel zaharra (orain martxan dagoena) oinarritzat hartuz, haren akats-hobekuntzak identifikatu eta trokel berri bat egitea izango da.

  • Dualiza Bankia
    Dualiza Bankiaren deialdiak OTEITZA POLITEKNIKOAren ekimena onartu du

    Dualiza Bankia Fundazioaren proiektu berritzaileen deialdiaren esparruan Euskadin onartutako 3 proiektutatik bat Oteitza Politeknikoak aurkeztutakoa izan da.
    Zehazki, honako hauek izan dira onartutako ekimenak:

  • Mikromekanizazio proiektua
    MONDRAGÓN GOI ESKOLA POLITEKNIKOArekin batera Tknikako MIKROMEKANIZATUA proiektu batean

    Miniaturizazioa errealitate bat da gaur egungo gizarteko sektore guztietan; biozientziaren sektorerako gailuak garatzea, likido-kantitate txikiekin eta txip desberdinekin egindako analisiekin diagnostiko-bide berriak irekitzen ari baitira eta laborategi bianalitikoaren eskalan aldaketak egiten ari baitira.
    Proiektu honetan, LOC (Lab-On-a-Chip) gailuak fabrikatzeko doitasunezko mikromekanizazioaren eta/edo mekanizazioaren aplikazioa aztertuko da.

  • Gizatech Proiektua
    Gizatech Proiektua

    Oteitza Lizeo Politeknikoak, Urola Kostako Udal Elkartearekin eta GAIA enpresen elkartearekin batera, elkarlanean Gizatech Proiektuan parte hartzen du.

    ZER LORTU NAHI DUGU?
    Proiektu hau oraingo krisi egoerak lan egiteko eta funtzionatzeko eskatzen dituen modu berriei erantzun bat ematen saiatzen da. Adimen Artifizial, Big Data eta Maching-Learning eremuen oinarriak ezarri nahi ditu lurraldeko merkatu eta behar sozialei erantzuteko berrikuntza sozial eta teknologia bidez.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00